Bilbao, zinemarako hiria

SINOPSIA

Hiri gutxi aldatu dira munduan Bilbo bezainbat azken hiru hamarkadetan. Aurpegi urbanoa guztiz itxuraldatu zaio eta azalberrituta ageri da.

Baina, zer ikusten dute gure hirian zinemagile begiekin bisitatzen gaituztenek? Errealitate poliedrikodun egundoko plato bat, eszenatoki bat, bere aniztasunagatik, filmatzeko aukera paregabe eta harrigarriak eskaintzen dituena. Izan ere, gaur egungo Bilbon, oso espazio hurbilean, modernitaterik modernoena eta kale estuko auzo zaharrak elkarren ondo-ondoan batera daude, eta horrek hamaika istorio eta kontakizun islatzeko aukera ematen du.

Arkitektura-proiektu handien Bilbo, ohitura berriena eta dinamismo soziala etorkizunera proiektatutakoa, oso pauso gutxira dago Olabeaga nahiz Zorrotza bezalako auzo dekadenteetatik. Industria desmuntatuetatik, berritzeko zain dauden fabriketako biltegietatik kilometro gutxi daude Zabalgunera, itsasora, Bizkaiko Zubira, Guggenheimera edo Santos Juanes plazara; inguru horietan oraindik ere Napoleonen garaian girotutako pelikulak filma daitezke.

Eszenatoki-katalogoa askotarikoa eta deigarria da, eta Bilbok gaur egungo zuzendariari ehunka toki eskaintzen dizkio, bere istorioentzako inspirazio eta euskarri izateko. Kamera biratu eta Neguriko txalet batetik Santzurtziko kalezulora garraiatzen du, eta superportu ezin modernoagotik oraindik ere giro urbanoa eta baserrikoa elkarren bizilagun diren mendi maldetara.