Arkitektura eta Iraultza: Euskal razionalismoa

JAVIER REBOLLO eta MARÍA EUGENIA SALAVERRI aurkezten dute
KARAMBOLA PRODUCCIONESen ekoizpen bat
EUSKAL TELEBISTAren laguntzarekin

SINOPSIA

ARKITEKTURA ETA IRAULTZA: EUSKAL RAZIONALISMOA dokumentalak arkitektura razionalistaren sorrera eta garapenaz dihardu. Mugimendu iraultzaile hori Lehen Mundu Gerraren ondoren sortu zen eta Euskal Herrira hogeita hamarreko hamarkadan iritsi zen, Jose Manuel Aizpurua arkitekto donostiarraren eskutik, Donostiako Real Klub Nautikoaren egilea bera.

Razionalismoak marka nahasezina utzi zuen gure hirietan, esate baterako Bilboko Zabalgunean eta Indautxun, nahiz Donostiako Grosen. Eraikuntza aipagarriak dira Bermeoko Kikunbera etxea, eta, Bilbon, Begoñako igogailua, eta El Tigre eta La Equitativa eraikinak.

Razionalismoaren joera zen eraikinetan soilik beharrezkoa, praktikoa eta funtzizonala zena uztea. Ezaugarri behinenak honako hauek zituen: elementu apaingarririk ez izatea, forma geometriko sinpleak aukeratzea, eta material berriak erabiltzea: hormigoia, beira eta altzairua. Razionalismoarekin bat egin zuten garaiko arkitekto ezagun aurreratuenen artean aipatu beharrekoak dira: Pedro Ispizua, Fernando Arzadun, Calixto Emiliano Amann, Juan Carlos Guerra, Florencio Mocoroa, Pablo Zavalo, Luis Vallet, Tomas Bilbao, Rafael Fontan, Gregorio Aspiazu, Eduardo Lagarde eta abarOndoren, 50eko hamarkadaren azken urteetan, beste loraldi bat eman zioten arkitektoak etorri ziren: Manuel Ignacio Galindez, Eugenio Aguinaga, J.L. Lopez de Uralde, Jesus Guinea...

Javier Rebollo zinema-zuzendariak eta Maria Eugenia Salaverri idazle eta gidoilariak arkitektura irudi sorta handia bildu dute dokumental honetan. Gainera, gaur egungo izen handiko euskal arkitektoei eginiko elkarrizketen bidez, razionalismoa gure herrialdean zer izan zen jakiteko ikuspegi interesgarri eta bete-betea ematen dute.

Arkitekto elkarrizketatuak:

  • Pedro Basañez Billelabeitia
  • Javier Cenicacelaya
  • Gloria Iriarte
  • Pedro Ispizua
  • Emilio Puertas

FITXA TEKNIKOA

  • Zuzendaritza Javier Rebollo
  • Ekoizpen eragileak María Eugenia Salaverri, Javier Rebollo
  • ETB-ko ekoizpen eragilea María Elena Gozalo
  • Gidoia María Eugenia Salaverri
  • Irudia Javier Rebollo

DATU TEKNIKOAK

  • Generoa: Dokumentala
  • Produkzioa urtea: 2009
  • Jatorrizko bertsioa: Gaztelaniaz
  • Iraupena: 53´
  • Formatoa: 16:9

ZUZENDARIA

JAVIER REBOLLO

Zine zuzendari, ekoizle eta gidoilaria.

Orain arte bederatzi film luze zuzendu ditu, hamabi ekoiztu, eta horiez gain hogeita hamarretik gora film labur eta dokumental ugari.

Bere zuzendari lanetan izenburu hauek dira azpimarragarrienak:

  • TXARRIBODA (Codirector 2015)
  • ALABA ZINTZOA (Codirector 2013)
  • ANFITRIOI BEREZIA (2012)
  • EL EXTRAÑO ANFITRIÓN (2012)
  • LOCOS POR EL SEXO (2006)
  • MARUJAS ASESINAS (2001)
  • CALOR … Y CELOS (1996)
  • GOLFO DE VIZCAYA (1985)
  • 7 CALLES (Codirector 1981)

GIDOLARIA

Mª EUGENIA SALAVERRI

Asociación de Escritores de Euskadi / Euskadiko Idazleen Elkartea Zuzendaria. Idazleaz gain, zinemako gidoilari eta ekoizlea ere bada, kazetaria eta abestien konpositorea.

Bere gidoilari lanetan honako izenburu hauek dira azpimarragarrienak:

  • TXARRIBODA (2015)
  • ALABA ZINTZOA (2013)
  • ANFITRIOI BEREZIA (2012)
  • EL EXTRAÑO ANFITRIÓN (2012)
  • LOCOS POR EL SEXO (2006)
  • MARUJAS ASESINAS (2001)
  • CALOR … Y CELOS (1996)

ARGAZKIAK