9 FOTO(GRAMA)

Javier Rebollo zinema zuzendariak 9 FOTO(GRAMA)n jasotzen dituen argazkiak bere filmetako kokagune bila zebilela egindakoak dira.

Zinemaren eta argazkigintzaren arteko lotura, ukaezina Rebolloren obran, istorioak kontatzeko premiatik sortzen zaio.

Bere argazkiak bereizten dira zentzu poetikoagatik eta, erakusten dituen irudietan barneratzeko ikusleari gonbita egiteko enpatiagatik. Zuzendariak ez du soilik galdetzen zer gerta daitekeen bere kamerak harrapatu duen espazio magiko horretan; bisitariari bere jakin-mina kutsatzea ere lortzen du, eta istorio propioa libreki asmatzera bultzatzen du, bere amaiera zoriontsuarekin edo tragikoarekin, edota bien artean dauden mila aukeretakoren batekin.