Ekoizetxea

Karambola Producciones-ek bere jarduera hasi zuen 2009an, telebistako, zinemako eta ikus-entzunezko ekoizpenetako enpresa espezializatu gisa.

Urte horretan Bilboko Udalarentzako “BILBAO, UNA CIUDAD PARA EL CINE” dokumentala egin zuen, lokalizazio gida bat zeinetan agertzen baitziren hiriaren ahalbideak zinemako plato gisa. Nazioarteko jaialdietan erabili zen Bilbao Film Commission-en promoziorako bitarteko bezala. 2009an egin zuen baita ere “Bilbao–USA. Km. O” argazki erakusketa.

2010ean bost dokumental ekoiztu zituen. Horietako bat, “ARQUITECTURA Y REVOLUCIÓN: EL RACIONALISMO VASCO”, ETBren enkarguz, eta beste laurak, Bilboko Udalarentzat, “BILBAO EN EL TIEMPO”.

“ARQUITECTURA Y REVOLUCIÓN: EL RACIONALISMO VASCO” izenburupean, arkitektura razionalistaren jaiotza eta garapena Euskal Herrian jorratzen zuen. “BILBAO EN EL TIEMPO” izeneko lau dokumentalek kontatzen zuten ikuspegi poetiko eta pertsonal batetik, hiriaren eraldatze ikusgarria, krisi industriala gaindituz, eta aldaketa baten aldeko apostu eginez eredu urbano eta ekonomikoan, non kulturak eta arteak funtsezko eginkizuna betetzen baitzuten.

2011n produktorak ekoiztu zituen, ETBrekin batera, “ANFITRIOI BEREZIA” eta “EL EXTRAÑO ANFITRIÓN”, bi tvemovie Arkeologiako ikasle batzuk protagonista zituena; udan euskal itsasbazterreko herri batera bidaiatzen zuten eta izu psikologikoko trama batean harrapatuta ikusten ziren. Bi filmek Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian parte hartu zuten, Zinebi 2011, eta Vitoria-Gasteizko Euskal Zinemaren Astean, Zinemastea 2012.

2013an Karambola Producciones-ek koekoizopen bat egin du, ETBrekin batera baita ere, Euskaltelen laguntzarekin eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren lankidetzarekin, “ALABA ZINTZOA” izeneko film luzea.

“ALABA ZINTZOA”k Susanaren istorioa kontatzen du, bere nagusietako batek bidaia batean alde egin behar duenean, honen etxearen kargu egiten den garbitzaile gazte batena. Neskak arazoak alde batera utzi eta aberatsen bizitzan ohikoak diren plazeretaz gozatzea baino ez du buruan. Baina bihurrikeria hutsa ematen duena ondorio dramatikoak izango dituen amesgaizto bihurtuko da.

2015an KARAMBOLA PRODUCCIONES-ek, ETBren babesarekin, beste film luze bat filmatu zuen: “TXARRIBODA”. Filma thriller gogorra eta aztoragarria da. Fran enpresari gaztearen historia kontatzen du, zeinak ezkontza-arazoengatik bere aberastasuna arriskuan ikustean, emaztea desagerrarazteko plan korapilatsu bat antolatzen baitu.

2015ean ere, Karambolak “ALEGIAZKO LAGUNA” (“EL AMIGO IMAGINARIO”) film laburra sortu zuen, “Bilbao-Bizkaia. EXT-DÍA” film kolektiboarentzat. Javier Rebollok zuzendo eta Maria Eugenia Salaverrik idatzitako film labur honetan Kasilda iturrizar parkean filmatu zen, Bilbo dotoreena eta erromantikoena eta Abandoibarrako modernitatea biltzen dituen gunea, alegia.